XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IPARRALDETIK MARTXOKO KRONIKA.

Euskal Herriaren Iparraldea bertan bizi ez den euskaldunak nahikundean desiratum bezala eta ez beste molde batetan ikusi izan du hogeigarren mendean.

Hortarako arrazoirik ere bada, noski, bertako euskalduna kokatzen duen Estatuak emandako destinoarekin ados sentitu izan dela.

Etzuen lotsatzekorik gaineatiko euskaldunei tokatua zitzaien zortea kontutan hartuaz gero gonbaratzen bazen.

Besteak bortxaz eta ostikoka beren izaeran erasoak zirenean, aldiz, iparraldekoa konortea galdutako izakia bezala bere izaeran erantzuten zoan.

Xede berera destinaturik alde bietako euskaldunak, iparraldekoari sufrimenduak eta horren ondorioz sortu ohi diren ostikoak baztertzea kontu zenean, hegoaldekoari basaki erasotzen zitzaion, indarraren legea eta gehiengotasun erraldoiaren presioa domakaitzena mantsotzeko aski zela karkulatuaz.

Iparraldeko frantses Estatuaren zaindariak, Francoren garaiko hamarkadetan, pozik eta harro ikusten ziren, beren jokabidea espero zintezkeen fruituak ematen ari zela ustez beteak.

Iparraldeko euskaldungoaren urteak kontatuak eta guti besterik ez zirela gelditzen zioten.

Gaur oraino, bakarraren bat edo beste euskaldun sentitzen bada, hemen iparraldean iheslari dabiltzen hegoaldekoen erreflejoz da.

Horregatik, horiek hemendik desagertuko direlarik iparraldean euskaldungoaren enterramendu ofiziala egin ahal izanen da.

Hegoaldekoen desagerketa berriz Francoren heriotzarekin etorriko da.

Francoren heriotzarekin, eta ondotik hegoaldeko euskaldunei eman izan zaien destino eskualdetiarrarekin ez dira karkulatu bezala jokabideak baretu.

Francoren aurkako, beste edozeren aldeko baino gehiago zirela esaten zen haiek, orain zeren aurkako dira domakaitz agertzeko?.

Itxu eta biziotsu besterik ez dira demokraziak eman den destino eskualdetiarra onartzen ez duten euskaldun horiek!.

Gehiago ezin zaie eman Europak destino hori baino gehiagokorik ez ez du estatu gabeko nazioentzat.

Honetan denok ados gaude.

Erabaki demokratikoa da!.

Guzi honen aitzinean urrats bakar bat gelditzen zitzaien europear demokratei emateko: euskal arazoak, izaten jarritzeko arrazoirik ez zuela deklaratzea.

Are oraino, euskal arazoaren ondorioz desterruan darabilenik gelditzen bada, beren izaera ukatzea.

Nola? Francoren garaietatik gelditzen ziren iheslari politikoen babesa deseginaz, eta hala eta guziz presentzia fisikoa zuen guzia presondegiratuaz edo eta espainiaratuaz.

Jazarpen oldeak abiatzen dira.

Lehenik militanteak bilatzen dira.

Geroago, beren adiskideak, eta baita ere beren haurrak nahiz eta beruek frantses nazionalizatuak izan.

Herra da mugagabe!.

Honela, gutiena uste zen moduan, batzuei imaginatzea bera ezinezko zitzaiena gausatzen hasten da.

Frantses demokraziak euskal arazoa autoritarioki erauzi nahi luke.

Lehen aldi batetan bazirudien hegoaldekoentzat erreserbaturiko zela zigorra eta errepresioa.

Baina, 1987`ko urtearen luzean euskaldungoa bizi duen eta biziarazten entseiatzen den guziarentzat dela jabetu gara.

Iparraldean sortzea hasi berri den nazio askapeneko mugimendua zigorra bitarteko ixileko bideetara bultzatua izan da.

Egun berrogeita hamarretik gora dira kartzelatuak eta sator zuloetara joanak konta ezinak.

Ondorioz euskaldungoaren defentsa desagertu zehar ote? Kanpora gauzatzen diren masa ekintzak, adierazpen potoloak etabar, azken aldian gutiago direla eta hortik galdu zehar direla ondoriotu nahi duenik badago egin beza bere pronostikoa.

Nik, besterik gertatzen ari dela uste dut.

Iparraldeko euskaldunak bahitua izatea desohore bezala hartua dagoen giroarekin aurkatzen dira.

Eta horrez gero gatazka dialektiko bat bideratzen da.

Gazartuak desohorea bere burutik zintzilik ezarri nahi izan dionari itzultzen dio.

Euskal militantea ezik bere bahitzalea da desohorezko.

Bera da arrotza, bera da ez euskalduna, orduan, beste nonbaiteko eta norbaiten mundua defenditzen ditu.

Bestalde, hastapen batetan errazki bahitu zitekeen euskalduna, bere egintzak argitazkoak edo ixilekoak izanik ere arrastoz beteak zirelako, gaur geroztik ezin atxemanezko bilakatu da.

Abertzale mugimenduari egin zaion erasoa hain minkorra gertatu da non lege hertsienaren babesean ala eta ixiltasun hutsean bihurtu da.

Baina, ez da desegin, maila gordeago batetara igaro baizik!.

Ipar-hegoetakoa.